XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.7. BASERRIAREN ERRENTABIDEA ETA CASH-FLOW.

40 kuadroa / CASH-FLOW ETA GALERA-IRABAZIAK / CASH-FLOW /GALERA-IRABAZIAK / Urtea / Zenbait baserri / Irabaziak / Galerak / Zenbat / Zenbat / Irabaziak / Galerak / Zenbat / Zenbat.

Azterketa hontako baserrien kontabilidadetik atera ditugu dato hauek.

Hor ikusten da zenbatek izan dituzten irabaziak eta zenbatek galerak kontualdi bakoitzean; eta % zenbat diren irabaztunak eta galeradunak.

Kuadro hortan ageri denez, bai Cash-Flow-an eta bai azkenean, irabaziak izan dituztenak gutxitzen ari dira urtetik urtera.

Horrela, Cash-Flow-an irabaziak geratuak 20 ziren 1972.an eta 10 berriz,1974.ean; %62,50 lehenengo urtean.

Beste horrenbeste gertatzen da azken ondorioetan ere: 1972.an 10 dira irabaziak izan dituztenak eta 1974.an, berriz,4 bakarrik; %31,25 lehenengo urtean eta 19 hirugarrenean.

Alderentzira, galerak izan dituztenak gero eta gehiago dira.

Begiratu batera antzematen zaio baserrion egoera urtetik urtera txarragoa dela.

Cash-Flow-aren zatiak galera-irabazi garbia eta kitaketak dira.

Gastu jakinen zatirik haundiena, amortizazioak izan ohi dira eta hauek ez dira igotzen edo igotzen badira ere pixkanaka; beraz baserriaren errentabide arazoa beste hauetantxe biltzen da: sarrerak nola gehitu salmentako prezioak nola altxaerazi eta gastu aldakorrei nola eutsi.